We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

TARA

by Tara

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Hautemateak 04:58
Oraindik ez daki galdu egin dela, ibilbidea aldatu behar duela. Oraindik ez daki arrazoia galdu duela, iritzi ezberdinak barneratuko dituela. Baina aurreikusiak arinegiak dira non ez den gai konturatzeko, akaso hautemate hutsa besterik ez delako, akaso hautemateak mila aurpegi erakusteko gai direlako. Konturatu da, oharkabean galdu egin zela . Konturatu da oharkabean, hautemateak besterik ez zirelako.
2.
Lurrean 03:39
Segurtasun eza, hitzak soberan, onarpenaren bila… Galdu du sena. Bakardadetik izkutatzen, isiltasunetik ihesean. Zein unetan ezeztatu zion denbora bere buruari? Kanpoko itxurek ostu dute barnea, ehunak ezin dira mantendu. Barrenak ez du sostengurik. Trapuak lurrean daude, baliagarriak ez diren arropekin.
3.
Memorian martxo more ta gorria. Gorputzean martxo more ta gorria. Hasi eskukadak 76an, “Green” hiriaren soroetan ukabila loratu da. Harrikadak kristalezko sabaietan. Gaurkoan gurpil eroa etengo da. Hasi eskukadak alfa orren oinetan. Hanka tarte insumisoa kontraeraso arma da. Aurpegi belztuak itzaletan piztu du argi suzia.
4.
5.
Itoa 03:34
Eguzkiaren izpiek itsutua, lurraren uzkiak itoa. Eguzkiaren izpiak, lurraren uzkia. Pozoindua.
6.
Ustezko jakintsuak ilargiari hatzamarra zuzentzen dioenean, Erne!Kasu!Adi! Jakintsuari so! Txontxongiloaren azpiko eskua Antzezten ari denean, Erne!Kasu!Adi! Jakintsuari so!
7.
Eta orduan... Zauriak laztantzeari ekin genion kartografia mugikorretan. Gure gogoek elkarren kontra egingo dute talka. Azalen dantza irristakorrak erraietan su jarioak. Eta bihar... Haragiaren zaporearen arrastoak dastatzen jarraituko du ahoak. Azalaren gainetik jarraituko du ahoak. Hatzamarrarekin helmugarik gabeko bidea marrazten dudala, Irudikatzen dudan bitartean.
8.
Kairo 02:50
Orain zalantzak dira bere buruan jada ez da garbia. Bere errua dela epaituko da biribiltasun osoaz. Khimar azpian. Emakumearen duintasuna desagertua aspaldian. Jada ez da aratza eta orain beheratu behar da. Khimarraren azpian begirada galdua. Ezin salatu, beldur da. Ezin azaldu bere amorrua.

credits

released May 7, 2018

license

all rights reserved

tags

about

Tara PV, Spain

Rock musika argikontran Gasteiztik.

contact / help

Contact Tara

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Tara, you may also like: